Gaur dira epaitzekoak Joseba Agudo
Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta. Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abo...
Gaur epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Joseba Agudo abokatu oreretarra. Fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du, “iheslarien eta ETAko zuzendaritzaren artean zubi lanak” egitea leporatuta.
Atzo, Eskubideak Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak salatu zuen Agudo “deserriratuen eta erbesteratuen eskubideak defendatzeagatik” epaituko dutela. “Agudoren kontrako erasoa Espainiako Estatuaren jarreraren salatzaileek kontrako mendekuko politika baten ikuspegitik” baino ezin dela ulertu gaineratu zuen.
Eleak mugimenduak ere epaiketa kritikatzeaz gain, absoluzioa eskatu du Agudorentzat. Hain zuzen, gaur, 20:00etan, elkarretaratzea egingo du Niessen merkataritza zentroaren atarian, eta herritar guztiengana zabaldu du deialdia.