Galiziako arrantzale bat hilda agertu da Pasaiako portuan
Herenegun goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa d...
Herenegun goizean Pasaiako portua garbitzen duen ontziak hildako gizon baten gorpua aurkitu zuen Trintxerpeko ontziralekuaren ondoan. Guardia Zibilak emandako datuen arabera, Farillon ontziko arrantzalea da hildakoa. Galiziako Celeiro (Lugo) herrikoa da ontzi hori. Hala, indar gehien hartu duen hipotesia izan da arrantzaleak ontzira sartu nahi zuenean uretara erori zela, eta ito egin zela.
Herenegun goizaldean izan zen gertakaria, eta hildakoaren kideak laguna ontzian ez zegoela ikusita hasi ziren hura bilatzen. Donostiako Lege eta Auzitegi Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko.

