Familia osoari begira, antzezlan klasikoa emango du Amaiak
Golden Apple Quartet ikuskizun konpainiak Goibel antzezlana emango du larunbatean, Amaia KZn (17:00). Familia osoari zuzendutako emanaldia izango da eta bertan, Hansel eta Gretelen istorio klasikoaren adaptazio bat landuko du Errenteria-Oreretako konpainiak Amaia Kultur Zentroan. Izan ere, Goibel antzezlanak izen bereko basoan gertatutako istorioaren kontakizuna egiten du. Egurgilea haren seme-alabekin bizi da bertan, baina dena zailtzen da haurrak modu misteriotsuan desagertzen hasten direnean, basoan. Herriko jendeak egurgilea errudun jotzen du eta ondorioz, haren kontrako jarrera irekia agertzen hasten dira. Istorio klasikoa baina berritzailea.
Golden Apple Quartet ikuskizun konpainiak Goibel antzezlana emango du larunbatean, Amaia KZn (17:00). Familia osoari zuzendutako emanaldia izango da eta bertan, Hansel eta Gretelen istorio klasikoaren adaptazio bat landuko du Errenteria-Oreretako konpainiak Amaia Kultur Zentroan.
Izan ere, Goibel antzezlanak izen bereko basoan gertatutako istorioaren kontakizuna egiten du. Egurgilea haren seme-alabekin bizi da bertan, baina dena zailtzen da haurrak modu misteriotsuan desagertzen hasten direnean, basoan. Herriko jendeak egurgilea errudun jotzen du eta ondorioz, haren kontrako jarrera irekia agertzen hasten dira. Istorio klasikoa baina berritzailea.