Euskarari bultzada emateko ekimenak egingo dituzte
Irungo Udalak Euskararen Hilabetea ekimenaren beste ekitaldi bat abiatuko du gaur. Horretarako, hainbat antzerki, erakusketa bat eta jaialdi bat egitea aurreikusi du tokiko gobernuak. Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara ordezkariak jakinarazi duenez, “haurrek euskararekiko duten interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko” sortu zuten programa. Horiek horrela, txikienek hasiko dute Euskararen Hilabetea eta hortaz, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Izarrak antzezlana ikusteko aukera izango dute gaur. Teatro Paraiso konpainiak ekoiztutako lana da Izarrak. Antzezlanak nagusi Era berean, martxoaren 28an eta 30ean izango dira hurrengo hitzorduak, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutakoa lehena eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklokoei zuzendutakoa bigarrena. Lehenek Markeliñe konpainiaren Uharte ezezaguna lana ikusteko aukera izango dute, eta keinuetan eta ikusmenean oinarritutako abentura egin ahal izango dute ikasleek. Bigarrenek, berriz, Pikor konpainiak eta Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatutako XL Town antzezlana ikusiko dute. Azken hori tragikomedia bat da, mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsiboen zein burugabeen ingurukoa. Halaber, munduko moda joerek eta kirol marka handiek dituzten jarduerak azaleratuko ditu antzezlanak. Erakusketa eta jaialdia Euskararen Hilabeteari segida emateko, Irungo ikastetxe guztietan euskaraz ekoiztutako lanekin erakusketa bat antolatuko dutela jakinarazi du tokiko gobernuak, zehaztapen gehiagorik eman gabe. Azkenik, eta ekimena bukatzeko xedearekin, jaialdia izango da martxoaren 30ean Zabaltza plazan. Urtxintxa Eskolako kideek [...]
Irungo Udalak Euskararen Hilabetea ekimenaren beste ekitaldi bat abiatuko du gaur. Horretarako, hainbat antzerki, erakusketa bat eta jaialdi bat egitea aurreikusi du tokiko gobernuak. Fernando San Martin Irungo Udaleko Euskara ordezkariak jakinarazi duenez, “haurrek euskararekiko duten interesa eta jarrera areagotzeko eta hobetzeko” sortu zuten programa.
Horiek horrela, txikienek hasiko dute Euskararen Hilabetea eta hortaz, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Izarrak antzezlana ikusteko aukera izango dute gaur. Teatro Paraiso konpainiak ekoiztutako lana da Izarrak.
Antzezlanak nagusi
Era berean, martxoaren 28an eta 30ean izango dira hurrengo hitzorduak, Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleei zuzendutakoa lehena eta Bigarren Hezkuntzako lehenengo ziklokoei zuzendutakoa bigarrena. Lehenek Markeliñe konpainiaren Uharte ezezaguna lana ikusteko aukera izango dute, eta keinuetan eta ikusmenean oinarritutako abentura egin ahal izango dute ikasleek.
Bigarrenek, berriz, Pikor konpainiak eta Setem Gobernuz Kanpoko Erakundeak bultzatutako XL Town antzezlana ikusiko dute. Azken hori tragikomedia bat da, mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsiboen zein burugabeen ingurukoa. Halaber, munduko moda joerek eta kirol marka handiek dituzten jarduerak azaleratuko ditu antzezlanak.
Erakusketa eta jaialdia
Euskararen Hilabeteari segida emateko, Irungo ikastetxe guztietan euskaraz ekoiztutako lanekin erakusketa bat antolatuko dutela jakinarazi du tokiko gobernuak, zehaztapen gehiagorik eman gabe.
Azkenik, eta ekimena bukatzeko xedearekin, jaialdia izango da martxoaren 30ean Zabaltza plazan. Urtxintxa Eskolako kideek tailerrak eta jolasak antolatu dituzte egun horretarako; dena, musikarekin batera egingo dute eta haur zein gazte orori parte hartzeko aukera emango dietela jakinarazi dute. Jaialdia 17:30ean hasiko dela adierazi dute Irungo Udaletik.