Pasaiak sailkapeneko lehen biak menderatu ditu bi astetan
Joan den asteburuan Anaitasuna liderra menderatu eta gero, sailkapeneko bigarren zegoen Berio taldearen kontra sekulako garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, Donostian (1-2). Horrenbestez, Beriorekin hirugarren postuan berdinduta dago Pasaia, 41 pu...
Joan den asteburuan Anaitasuna liderra menderatu eta gero, sailkapeneko bigarren zegoen Berio taldearen kontra sekulako garaipena lortu zuen Pasaiak larunbatean, Donostian (1-2).
Horrenbestez, Beriorekin hirugarren postuan berdinduta dago Pasaia, 41 punturekin, Tolosak baino puntu bat gutxiagorekin eta Anaitasuna liderrak baino sei gutxiagorekin; baina Pasaiak eta Tolosak beste biek baino partida bat gutxiago jokatu dute.
Datorren asteburuan Real Union Bk bisitatuko du Don Boscon; seigarren tokian dira irundarrak, 38 punturekin. Ez da partida erreza izango, baina pasaitarrek azken bi partidetan erakutsitako jokoa errepikatuz gero, hiru puntuak etxean geratzeko aukera asko dago.

