Jaitsiera postutan sartu da Hondarribia-Irun
Mailan geratzeko borrokan sartu da berriro ere Hondarribia-Irun. 92-63 galdu zuten Cadi La Seu D´Urgell-en aurka larunbatean eta jaitsiera postutan sartu dira hogeitasei punturekin. Azken aurreko postuan dagoen Obenasa talde nafarrarekin berdinduta da...
Mailan geratzeko borrokan sartu da berriro ere Hondarribia-Irun. 92-63 galdu zuten Cadi La Seu D´Urgell-en aurka larunbatean eta jaitsiera postutan sartu dira hogeitasei punturekin. Azken aurreko postuan dagoen Obenasa talde nafarrarekin berdinduta daude eta Ibizako neskak dira azkenak bi puntu gutxiagorekin. Larunbatean jokatuko dute hogeitabigarren jardunaldiko partida zazpigarren diren Soller Bon Dia! taldearen aurka eta kantxa faktorea aprobetxatu beharko dute garaipena poltsikoratu ahal izateko. Partida arratsaldeko zapietatik aurrera izango da Hondartzan.

