Irrien Lagunen egitasmoa ostegunean aurkeztuko dute herrian
Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisialdi proiektu “hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat” abian jarri nahi dute. Horretarako bilerak egingo dituzte eskualdeko lau herrietan. Herrikoa osteg...
Irrien Lagunak klubaren ekimenez, Oarsoaldeko herrietan umeentzat aisialdi proiektu “hezitzaile, euskaldun, herritar eta parte hartzaile bat” abian jarri nahi dute.
Horretarako bilerak egingo dituzte eskualdeko lau herrietan. Herrikoa ostegunean izango da, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. Bilera irekia da eta edozenork parte har dezake.
Herrigintza sarea indartzea, euskal komunitatea trinkotzea, kultura sustatzea, parte hartze eta berdintasun ereduak sozializatu eta praktikan jartzea, eta herria biziberritzea dira egitasmoaren oinarri eta helburuak.