Iñaki Rudi pasaitarrarentzat ONCEko saltzaile onenaren saria
Sariak jaso baino nahiago ditu sariak banatu, baina oraingoan berari egokitu zaio saridun izatea. Joan den astean Iñaki Rudi ONCEko kupoi saltzaile pasaitarrak 2011ko Euskadiko saltzaile onenaren saria jaso zuen Madriden, itsuen elkarteak antolatutako...
Sariak jaso baino nahiago ditu sariak banatu, baina oraingoan berari egokitu zaio saridun izatea. Joan den astean Iñaki Rudi ONCEko kupoi saltzaile pasaitarrak 2011ko Euskadiko saltzaile onenaren saria jaso zuen Madriden, itsuen elkarteak antolatutako ekitaldiaren barruan.
Goizez, Rudik Oiartzungo Carrefour merkatalguneko saltokian egiten du lan, eta, Oiartzun eta Errenteria-Oreretan aritzen da, arratsaldez, ilusioa banatzen. Oraingoan, berarentzat izan dira poza eta saria.

