Igerilekuak itxiko dituzte asteburuan
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo taldearen partida medio, Artaleku kiroldegiko igerilekuak itxi egingo dituzte larunbatean 13:00ak eta 15:00ak artean. Denbora tarte horretan Azken Portuko igerilekuak erabili ahal izango dit...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Oiasso-Bidasoa XXI waterpolo taldearen partida medio, Artaleku kiroldegiko igerilekuak itxi egingo dituzte larunbatean 13:00ak eta 15:00ak artean. Denbora tarte horretan Azken Portuko igerilekuak erabili ahal izango dituzte bazkideek.
Era berean, Kutxa Final Trofeoa igeriketa txapelketa dela eta, Azken Portuko igerilekuak eta spa itxita egongo dira igandean otsailaren 26an, 09:00etik 14:00ra bitartean. Kasu honetan ere, Artalekuko igerilekuak erabili ahal izango dituzte bazkideek.

