Bi tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirik-ek
Bidasoa Bizirik garapenerako agentziako Autoemplegu Sailak bi tailer antolatu ditu, lan arloko zenbait eremu bultzatzeko xedearekin. Izan ere, “denboraren kudeaketa egokia, norberaren produktibitatea edota konfiantza eragiteko jarduerak” di...
Bidasoa Bizirik garapenerako agentziako Autoemplegu Sailak bi tailer antolatu ditu, lan arloko zenbait eremu bultzatzeko xedearekin. Izan ere, “denboraren kudeaketa egokia, norberaren produktibitatea edota konfiantza eragiteko jarduerak” dira besteak beste, landu nahi dituzten esparruak.
Horiek horrela, ikastaroen lehena otsailaren 23 eta 24ean, zein martxoaren 2an garatuko dute (12:00-15:00), Productividad personal. Gestion de tiempo (Norberaren produktibitatea. Denboraren kudeaketa) izenburupean. Alberto Barberak emango du ikastaroa eta “gehiegizko karga pertsonala estresik gabeko produktibitate sisteman” nola bilakatu irakatsiko du arduradunak.
Hurrengo tailerra martxoaren 8,9 eta 15ean izango da (16:00-19:00) Habilidades de generacion de confianza (Konfiantza eragiteko abilezia) izenburupean. Kasu honetan ere Alberto Barbera izango da tailerraren arduraduna eta “gure harremanetan konfiantza handiagoa” eragiten ikasiko dute.
Interesa dutenak 94363393 telefonoan edo empresas@bidasoa-activa.com e-postan jar daitezke harremanetan.

