Iparragirre Sarietan gailendu dira bertso paperen atalean, euskarazko poesian eta euskarazko narratiban
2011ri dagozkion Iparragirre Sariak banatu dituzte, eta hiru sari eskualdera etorri dira. Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur errenteriarrek saria jaso dute bertso paperen atalean. Albistur, gainera, poesia atalean nagusitu da, eta Karmele Mitxelena oiartzuarra euskarazko narratiban.
Asteburuan banatu zituzten Urretxuko udaletxeko pleno aretoan Iparragirre 2011 sariak. Bertan, Xenpelar Bertso Eskolako Iñigo Legorburu eta Aitor Albistur suertatu ziren protagonista, beste hainbat idazleren artean. Aitor Albisturrek
Hiltzera kondenatua lanarekin lortu du saria eta Iñigo Legorburuk
Ai ama! lanari esker.
Bi lanak erabat ezberdinak direla nabarmendu zuen epaimahaiak, baina biak saritu zituzten. Albisturrek hiltzera kondenatutako baten drama gogorra azaltzen duen bitartean, Legorburuk malenkonia kutsuko amatasunaren gorabeherak kontatzen ditu umorez.
Albistur euskarazko poesia atalean ere nagusitu zen
Sonetozko taupadak lanarengatik.
Euskarazko narratiba alorrean, Karmele Mitxelena oiartzuarrak
Eskutik lanarekin irabazi zuen lehen saria.
Legorburu, Albistur eta Mitxelena, irabazitako saria eskuan dutela.
Hainbat sari
Iparragirre sarietan prosa,poesia eta bertso paperen ataletan euskarazko nahiz gaztelaniazko egileak saritzen dituzte.
Xenpelar Bertso Eskolako kideek azken urte hauetan Zumarraga-Urretxuko Iparragirre lehiaketan sari ugari pilatu dituzte. Aurtengoarekin, Legorburuk eta Albisturrek hiru sari jaso dituzte dagoeneko. Bestalde,ez da ahaztu behar bertso eskola bereko partaide den Julian Albistur errenteriarrak ere beste bi aldiz irabazi duela bertan.