Jose Luis Ansorenak jasoko du Manuel Lekuona saria
Jose Luis Ansorenak jasoko du Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria. Andra Mari Abesbatzak argitaratzen duen AMA Berripapera boletinaren bosgarren zenbakian eman dute horren berri, eta jakinarazi dutenez, udaberrian emango diote saria Anso...
Jose Luis Ansorenak jasoko du Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria. Andra Mari Abesbatzak argitaratzen duen AMA Berripapera boletinaren bosgarren zenbakian eman dute horren berri, eta jakinarazi dutenez, udaberrian emango diote saria Ansorenari, “horri begira Eusko Ikaskuntzak antolatutako ekitaldi publikoan”.
Eusko Ikaskuntzak 1.983. urtean sortu zuen Manuel Lekuona saria, euskal kulturako pertsonei “interes handiko obra osoa” aitortzeko.
Ansorena, Andra Mari Abesbatza, Musikaste eta Eresbilen sortzailea izan da, besteak beste.