Hondartzako aparkalekuan autokarabanen topaketa egingo dute, gaurtik aurrera
Sorbeltzek ekimenak antolatu ditu gaurtik igandera arte Gipuzkoan zehar. Nagusiena, Hondarribiko hondartzako aparkalekuan autokarabanen topaketa egingo dutela da. Horrez gain, autokarabana zaleek afari, bazkari, bisita gidatu eta batzar orokorra jai giroan ospatuko dituzte, inauteri giroan. Jarduera horiez gain, euren garraio eta ostatu ibilgailuaren gaineko gogoeta egiteko baliatuko dute Hondarribiko egonaldia. Batzarra, Itsas Etxean Asteburuko ekimenetan ez ezik, batzar orokorrean elkarteko bazkideen partaidetza ere eskatu dute. Batzarra bihar da, Itsas Etxeko auditorio berrian, eta bertaratzen direnek elkarteko txartel berria jasoko dute. Hala eskatu zutenek, CCI txartela ere jasoko dute. Gauean, Hondarribitik atera eta Urnietan afalduko dute, sagardotegian; etzi, Astigarragako Sagardo Etxea bisitatuko dute. Egitaraua Gaur. Arratsaldean, hondartzako aparkalekuan autokarabanen kontzentrazioa egingo dute; 21:00etan, afaria Ardora jatetxean. Bihar. 09:30ean, batzar orokorra egingo dute Itsas Etxeko auditorioan; 19:00etan, Hondarribitik aterako dira, Urnietara; 21:00etan, afaria Oialumen. Etzi. 09:30ean, Urnietatik aterako dira, Astigarragara; 11:00etan, bisita gidatua Sagardo Etxean.
Sorbeltzek ekimenak antolatu ditu gaurtik igandera arte Gipuzkoan zehar. Nagusiena, Hondarribiko hondartzako aparkalekuan autokarabanen topaketa egingo dutela da. Horrez gain, autokarabana zaleek afari, bazkari, bisita gidatu eta batzar orokorra jai giroan ospatuko dituzte, inauteri giroan.
Jarduera horiez gain, euren garraio eta ostatu ibilgailuaren gaineko gogoeta egiteko baliatuko dute Hondarribiko egonaldia.
Batzarra, Itsas Etxean
Asteburuko ekimenetan ez ezik, batzar orokorrean elkarteko bazkideen partaidetza ere eskatu dute. Batzarra bihar da, Itsas Etxeko auditorio berrian, eta bertaratzen direnek elkarteko txartel berria jasoko dute. Hala eskatu zutenek, CCI txartela ere jasoko dute.
Gauean, Hondarribitik atera eta Urnietan afalduko dute, sagardotegian; etzi, Astigarragako Sagardo Etxea bisitatuko dute.
Egitaraua
Gaur. Arratsaldean, hondartzako aparkalekuan autokarabanen kontzentrazioa egingo dute; 21:00etan, afaria Ardora jatetxean.
Bihar. 09:30ean, batzar orokorra egingo dute Itsas Etxeko auditorioan; 19:00etan, Hondarribitik aterako dira, Urnietara; 21:00etan, afaria Oialumen.
Etzi. 09:30ean, Urnietatik aterako dira, Astigarragara; 11:00etan, bisita gidatua Sagardo Etxean.


