Hondakinen kudeaketaren gainean ardura eskatu du Eguzkik
Urtarrileko udalbatzarrean PSE-EEk atez atekoa baztertzeko mozioa aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren botoekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzki talde ekologistak hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari ez diola “inolak...
Urtarrileko udalbatzarrean PSE-EEk atez atekoa baztertzeko mozioa aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren botoekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzki talde ekologistak hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari ez diola “inolako berritasunik ekartzen” kritikatu du, eta gai horren inguruko jarrerak “enkistatu” egiten dituela. Hori dela eta, “arduraz jokatzeko” eskatu die udal taldeei.
“Agintariek herritarrentzako egokiena dena aukeratu behar dute”, gaineratu du. Horrenbestez, hondakinen kudeaketaren gaia “seriotasunez” jorratzeko behar diren “mekanismo guztiak” martxan jartzeko eskatu die, eta sistema egokiena aukeratzeko gizarte eztabaida lehenbailehen martxan jartzeko.