Greba eginen dute gaur Lizardin
Frantziako Inspekzio Akademikoak murriztu nahi dituen irakasle postuak salatzeko xedearekin, beste greba egun bat deitu dute gaurko, oraingoan Hendaiako Lizardi eskolan. Izan ere, Inspekzio Akademikoak irakasle postu erdia murriztu nahi duela jakin dut...
Frantziako Inspekzio Akademikoak murriztu nahi dituen irakasle postuak salatzeko xedearekin, beste greba egun bat deitu dute gaurko, oraingoan Hendaiako Lizardi eskolan. Izan ere, Inspekzio Akademikoak irakasle postu erdia murriztu nahi duela jakin dute orain gutxi, eta ondorioz, gaurkoan protesta egitea erabaki du irakasleen gehiengoak.
Era berean, asteartean auto karabana egin zuten irakasleek, Lizardi eskolatik Herriko Etxeraino, Jean Baptiste Salaberri auzapezaren sostengua eskatzeko xedearekin. Hala ere, auzapezak Antxeta Irratian egindako adierazpenen arabera, “murrizketak ez dira beste herri batzuetan bezain zorrotzak izanen”.
Izan ere, Lizardi eskolan postu erdia galduko den arren, beste eskola batzuetan hiru lanpostu berri sortuko direla adierazi du auzapezak. Era berean, Hendaia behar bereziak dituen herria dela adierazi du agintariak, “bertan eskolatutako hainbat eta hainbat umek ez baitute frantsesik hitz egiten”.