‘Gaztiak bagatoz!’ afaria eta poteoa, hilaren 25ean
‘Oiartzungo gaztian ordua iritsi da!’ ekimena jarriko dute martxan, herriko gazte bizitza indartzeko asmoz Herriko gazteak kezkatuta daude, herriko gazte bizitzarekin, gazte mugimenduarekin, eta gazteak lokaletan sartuta egotearekin. Hala, Gaztiak ...
‘Oiartzungo gaztian ordua iritsi da!’ ekimena jarriko dute martxan, herriko gazte bizitza indartzeko asmoz
Herriko gazteak kezkatuta daude, herriko gazte bizitzarekin, gazte mugimenduarekin, eta gazteak lokaletan sartuta egotearekin. Hala, Gaztiak bagatoz! ospakizuna antolatu dute hilaren 25erako, Oiartzungo gaztian ordua iritsi da! ekimenaren barruan.
Honela azaldu dute hainbat gaztek duten ardura: «Ez al zaudete nazkatuak beti lokalean aspertuak egotearekin? Edo arratsaldetan zer egin jakin ezin izatearekin? Edo herrian gazte mugimendua ez egotearekin? Horrela segitu nahi al duzue? Ematen du gazteak aitonduta gaudela, lo seko!».
Parte hartzeko deia
Horregatik mugitzeko eta denek zerbait emateko deia egin dute. Hala, hilaren 25ean jarri dute muga: «Egun horretan Oiartzungo gazte guztiei gonbitea luzatzen diegu gaztetxera azaldu eta afarira etortzeko! Ez baitzarete damutuko!».
Poteoarekin hasiko dute gaua 20:00etan Makutxo tabernetik, eta afaria 21:30ean izango da Kataxulo Gaztetxian. Txartelak salgai daude Sorgin, Amazkar eta Makutxo tabernetan, bost euroren truke.
Ondoren Oiartzungo gaztian ordua iritsi da! ekimena aurkeztuko dute, jolasak izango dira eta karaokea ere bai.
Gero musika izango da goizaldera arte, «eta oiartzuarren arteko giroa».

