Elikagai Bankuak hitzarmena sinatu du Aldundiarekin
Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute. Aste honetan sinatu dute ituna Juan Karlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatuak, eta Juan Mari Garitano bankuko presidenteak, Bergaran Elikagai Bankuak...
Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute.
Aste honetan sinatu dute ituna Juan Karlos Alduntzin Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatuak, eta Juan Mari Garitano bankuko presidenteak, Bergaran Elikagai Bankuak duen egoitzan.
Hitzarmenean 2012rako aldundiak bankuari emango dion laguntza zehaztu dute. Laguntza horrekin Elikagai Bankuak kudeaketa gastuei aurre egin ahal izango die. Izan ere, zerbitzu hori gehienbat boluntarioek sostengatzen dute. Aldundiaren diru laguntza 116.000 eurokoa da, eta Bergarako egoitza eta herrian (Lanbarrenen) dagoena mantetzenko izango dira.
Iaz, bi egoitzen bidez, 1.600 tona elikagai banatu zizkien Gipuzkoako Elikagai Bankuak 18.000 gipuzkoar ingururi.

