Bergararen bisita jasoko du Trintxerpek bihar arratsaldean
Partida interesgarriak dituzte aurrean asteburu honetan Pasaiako Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Trintxerpek bihar jokatuko du, Don Boscon (15:45ean hasiko da lehia) Bergararen kontra. Behin betiko jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrezkoa du...
Partida interesgarriak dituzte aurrean asteburu honetan Pasaiako Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Trintxerpek bihar jokatuko du, Don Boscon (15:45ean hasiko da lehia) Bergararen kontra. Behin betiko jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrezkoa dute garaipena zuri-urdinek.
Pasaiak Berio bigarrenaren etxean jokatuko du, bihar, 18:00etatik aurrera. Sailkapenean laugarren dira pasaitarrak, eta irabaziz gero, 41 puntutan berdinduta geratuko lirateke bi taldeak.
Sanpedrotarrak ez du jokatuko, inauteriak direla eta.