Aisa ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute
Etorkinei zuzenduta antolatzen duten Aisa euskara ikasteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Errenteriako Udalak. 16 urtetik gorako etorkinek izena eman dezakete Udaleko Euskara Departamenduak Eusko Jaurlaritzaren laguntzare...
Etorkinei zuzenduta antolatzen duten Aisa euskara ikasteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Errenteriako Udalak. 16 urtetik gorako etorkinek izena eman dezakete Udaleko Euskara Departamenduak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako ikastaroan. “Ikastaroaren helburua etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bdea eskaintzea ” dela azaldu du Irune Balentziaga Euskara zinegotziak.
Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak, oinarrizko hitz eta dierazpideak…
Interesadunek Udaleko Euskara Departamentuko 943 44 96 13 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko martxoaren 16a baino lehen.