AISA etorkinentzako programan izena emateko epea irekita dago
Etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko harrera ikastaroa antolatu du udalak Etorkinentzako AISA harrera ikastaroa antolatu du aurten ere udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Ize...
Etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko harrera ikastaroa antolatu du udalak
Etorkinentzako AISA harrera ikastaroa antolatu du aurten ere udalak, etorkinak euskararekin eta euskal kulturarekin harremanetan jar daitezen. Izena emateko epea irekita dago.
Udaletik nabarmendu duenez, «ikastaroa oso egokia da Oiartzunera eta Euskal Herrira iritsi berri diren etorkinek euskararen ikaskuntzan lehen urratsak emateko eta euskal gizartea hobeto ezagutzeko».
Bi orduko 30 saio ditu ikastaroak, guztira 60 orduz euskaran eta euskal kulturan murgiltzeko programa baita. 16 urtez gorako etorkin guztiek parte har dezakete ikastaroan.
Eskola egunak eta ordutegia taldea osatutakoan erabakiko dituzte, izena eman dutenen arabera. Intxixu AEK euskaltegian emango dituzte eskolak, euskaltegiko irakasle batekin.
18 euroko matrikula
Hilaren 24a arte (datorren ostiralera arte) eman daiteke izena Intxixu AEK euskaltegian bertan: Aialde kaleko bigarren zenbakian, edo 943 49 39 57 telefono zenbakira deituta.
Matrikulagatik 18 euro ordaindu behar dituzte ikasleek. Materiala, aldiz, udalak ordainduko du. Materiala honakoa da: AISA metodoaren lehenengo bi liburu eta zazpi hizkuntzatan dagoen hiztegia.
Aurten, ia 300 laguni bidali dio udalak ikastaroari buruzko informazioa, parte hartzera animatuz.