Zabalera jokatu nahian, ilusioz
Denbora dezente zen Allerru pilota taldeak kirolari federaturik ez zuela. Pasa den urtera arte. Orduan, pilotari gazte koadrila bat hasi zen Allerrun jokatzen, eta aurtengoa dute euren bigarren denboraldia. Ilusio handiarekin ari dira jardunean. Eñaut Esnaola (Hernani, 1990) da Allerruko pilota taldeko entrenatzailea. Aurretik bere herriko haurrak entrenatu zituen, eta jokalaria ere bada. Hau du lehenengo urtea Allerrun Esnaolak. Guztira, hamabi pilotari federatu entrenatzen ditu: Gazte Mailako zortzi eta lau kadete. Astearte eta ostegunetan biltzen dira entrenatzera Bekoerrotako pilotalekuan: Kadete Mailakoak 16:45etik 17:45era, eta Gazte Mailakoak, berriz, 18:00etatik 19:30era. Denera, kadeteetan lau pilotari ari dira entrenatzen. Gazte Mailakoak gehiago dira, zortzi. Bigarren Mailaren bila Gipuzkoako Hirugarren Mailan ari dira herriko pilotariak lehian. Astean zehar ikasten dutena, asteburutan frontoietan erakusten dute, asteburu batean Bekoerrotan, eta hurrengoan herrialdeko beste frontoietan, txandaka. Duela gutxira arte Gipuzkoako Txapelketako partidetan parte hartu dute, eta orain Udaberri Txapelketaren barruko lehiak jokatzen ari da Lezoko pilotari taldea. Gazte Mailako bi taldeetako bat finalerako bidean dago. Eñaut Esnaola entrenatzaileak itxaropena du datorren sasoian bere taldeetako bat Bigarren Mailan ikusteko: “Hasieran berde samar zeuden pilotariak. Baina oso jarrera ona dute, gogo askorekin daude, eta egunetik egunera maila hobea ematen ari dira. Gazte Mailako bi talde ditugu, eta horietako [...]
Denbora dezente zen Allerru pilota taldeak kirolari federaturik ez zuela. Pasa den urtera arte. Orduan, pilotari gazte koadrila bat hasi zen Allerrun jokatzen, eta aurtengoa dute euren bigarren denboraldia. Ilusio handiarekin ari dira jardunean.
Eñaut Esnaola (Hernani, 1990) da Allerruko pilota taldeko entrenatzailea. Aurretik bere herriko haurrak entrenatu zituen, eta jokalaria ere bada. Hau du lehenengo urtea Allerrun Esnaolak. Guztira, hamabi pilotari federatu entrenatzen ditu: Gazte Mailako zortzi eta lau kadete. Astearte eta ostegunetan biltzen dira entrenatzera Bekoerrotako pilotalekuan: Kadete Mailakoak 16:45etik 17:45era, eta Gazte Mailakoak, berriz, 18:00etatik 19:30era. Denera, kadeteetan lau pilotari ari dira entrenatzen. Gazte Mailakoak gehiago dira, zortzi.
Bigarren Mailaren bila
Gipuzkoako Hirugarren Mailan ari dira herriko pilotariak lehian. Astean zehar ikasten dutena, asteburutan frontoietan erakusten dute, asteburu batean Bekoerrotan, eta hurrengoan herrialdeko beste frontoietan, txandaka.
Duela gutxira arte Gipuzkoako Txapelketako partidetan parte hartu dute, eta orain Udaberri Txapelketaren barruko lehiak jokatzen ari da Lezoko pilotari taldea. Gazte Mailako bi taldeetako bat finalerako bidean dago.
Eñaut Esnaola entrenatzaileak itxaropena du datorren sasoian bere taldeetako bat Bigarren Mailan ikusteko: “Hasieran berde samar zeuden pilotariak. Baina oso jarrera ona dute, gogo askorekin daude, eta egunetik egunera maila hobea ematen ari dira. Gazte Mailako bi talde ditugu, eta horietako bat Bigarren Mailan jokatzen ikusi nahiko nuke”.
Allerru pilota taldeko kideek iaz abiatu zuten bideari eutsi nahi diote. Baina horretarako pilotariak behar dituzte aurrera egiteko. Pilotari izateko, entrenamenduren batean agertu besterik ez dute egin behar interesdunek.