Peña, Maia, Sarriegi eta Mendiluze, 25eko bertso saioan
Urtero bezala, aurten ere bertso saioa antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak. Hilaren 25ean izango da, Gezala Auditoriumean. Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak...
Urtero bezala, aurten ere bertso saioa antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak. Hilaren 25ean izango da, Gezala Auditoriumean.
Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak Mañontziko kideak izango dira. Saioa 22:30ean hasiko da.
Sarrerak zazpi euroan jarri dituzte salgai. Tiñelun eta Estankoan eros daitezke.
Mañontzik urtero antolatzen du bertso saio bat. Aurten, Kutxak eta Lezoko Udalak babestu dute ekimena.