Pala partidak eta joko garbiko finalak
Madalensoro pilotalekuan bi pala partida izango dira bihar arratsean. 20:15ean hasita bi esku pilota partida izango dira, eta horien ondoren hirugarren partida Udaberri Txapelketakoa izango da (pala motza): Txost 1-Euskal Jolas 2. Laugarren partida, be...
Madalensoro pilotalekuan bi pala partida izango dira bihar arratsean. 20:15ean hasita bi esku pilota partida izango dira, eta horien ondoren hirugarren partida Udaberri Txapelketakoa izango da (pala motza): Txost 1-Euskal Jolas 2. Laugarren partida, berriz, Txost 2 eta Urnieta 3ren artekoa izango da. Joko garbiari dagokionez, Txosteko pilotariak Nagusien Mailan eta Haur Mailan Gipuzkoako finalerako sailkatu dira. Hilaren 26an jokatuko dituzte finalak Zubietan.