Oinezkoentzako bidea ireki dute Alde Zaharreko Juan Laborda kalean
Pasa den astean ireki zuten Juan Laborda kaleko oinezkoentzako bidea. Kultur Etxeko eraikina bukatu dute, eta hilabete honetan hasiko dira Olazabal parkea eraikitzen. Parkea eraikitzearekin batera, Musika Eskolako materiala eraikin berrira eramango dute, eta altzariak jarriko dituzte. Maiatzerako bukatu nahi dituzte lanak. Bi irteera Olazabal parkean bi urtez egon den garabia kendu dute, eta Kultur Etxea eraikitzen ari ziren bitartean, obretarako biltegi bezela erabili dute ondoko parkea. Hori garbitu ondoren, Juan Laborda kalea oinezkoentzako ireki dute, eta parkeko lanak hasten dituztenean, autoentzako bidea ere ireki nahi dute. Horrela bi bide izango lirateke Alde Zaharretik ateratzeko: bata San Nikolas kalekoa, eta bestea Juan Labordakoa. Kalea ireki baino lehen segurtasun neurriak aztertu behar dituzte. Bizilagunekin bilera Aitor Kerejeta alkateak jakinarazi du Harresi Bizilagun Elkartearekin bilera egingo dutela gaiaren gainean hitz egiteko. Gainera, Alde Zaharreko trafikoaz hausnarketa egingo dute. Izan ere, udala Alde Zaharrera sartzen diren ibilgailuei buruzko datuak aztertzen ari da: lehen azterketen arabera, 1.300tik 1.800 ibilgailura bitarteko trafikoa dago egunero bertan. «Guztion artean Alde Zaharreko bizilagunen onerako konponbide bat aurkitu behar dugu, izan ere urte asko daramatzate obrak jasaten; laster kultur azpiegitura eta parke bikaina izango dituzte», esan du alkateak.
Pasa den astean ireki zuten Juan Laborda kaleko oinezkoentzako bidea. Kultur Etxeko eraikina bukatu dute, eta hilabete honetan hasiko dira Olazabal parkea eraikitzen.
Parkea eraikitzearekin batera, Musika Eskolako materiala eraikin berrira eramango dute, eta altzariak jarriko dituzte. Maiatzerako bukatu nahi dituzte lanak.
Bi irteera
Olazabal parkean bi urtez egon den garabia kendu dute, eta Kultur Etxea eraikitzen ari ziren bitartean, obretarako biltegi bezela erabili dute ondoko parkea. Hori garbitu ondoren, Juan Laborda kalea oinezkoentzako ireki dute, eta parkeko lanak hasten dituztenean, autoentzako bidea ere ireki nahi dute. Horrela bi bide izango lirateke Alde Zaharretik ateratzeko: bata San Nikolas kalekoa, eta bestea Juan Labordakoa. Kalea ireki baino lehen segurtasun neurriak aztertu behar dituzte.
Bizilagunekin bilera
Aitor Kerejeta alkateak jakinarazi du Harresi Bizilagun Elkartearekin bilera egingo dutela gaiaren gainean hitz egiteko. Gainera, Alde Zaharreko trafikoaz hausnarketa egingo dute. Izan ere, udala Alde Zaharrera sartzen diren ibilgailuei buruzko datuak aztertzen ari da: lehen azterketen arabera, 1.300tik 1.800 ibilgailura bitarteko trafikoa dago egunero bertan. «Guztion artean Alde Zaharreko bizilagunen onerako konponbide bat aurkitu behar dugu, izan ere urte asko daramatzate obrak jasaten; laster kultur azpiegitura eta parke bikaina izango dituzte», esan du alkateak.