Larunbatean lehiara itzuliko da Pasaiako Trintxer hockey taldea
Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida , eta larunbatean zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera. Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu. Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azkenekoz, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute. Hockey 7 Torneoan bi partida irabazi eta beste bi galdu ditu Pasaiako Trintxerrek Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 Txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Realaren mutilen eta nesken taldeak eta Atletico SS) eta Iruña HC ere lehiatu dira. Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Galdu, gizonezkoen Realaren aurka (1-2) eta Atletico SSren kontra (3-6) galdu zuen; irabazi, berriz, IHCrekin (6-0) eta Realeko emakumezkoen taldearekin (5-0) [...]
Neguko oporraldia eta gero, larunbatean lehiara itzuliko da Ipar Ligako 1. multzoan jokatzen duen Pasaiako Trintxer belar hockey taldea. Azaroaren 18an jokatu zuten ligako azken partida
, eta larunbatean zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute Andonaegin, 15:30etik aurrera.
Trintxerrekoek Zaragozaren kontra jokatuko dute lehen itzuliko azkenengo partida. Orain arte jokatutako seietatik bakarra irabazi dute pasaitarrek, beste bat berdindu, eta gainontzeko laurak galdu. Horrenbestez, hiru puntu dituzte, eta atzetik Jolaseta taldea dute soilik; getxotarrek ez dute orain arte punturik lortu.
Azaroaren 12an jokatu zuen Trintxerrek azkenekoz, seigarren jardunaldiari zegokiona. Ganbegi taldearen aurka galdu zuen Andonaegin (1-2), eta, porrotaren ondorioz, zazpigarren postura jaitsi zen, Sardinerok Jolasetaren aurka irabazi baitzuen. Asteburu honetan irabaziz gero, Sardinerorekin eta Covadongarekin berdindu dezake Txintxerrek, kantabriarrek eta asturiarrek euren partidetan punturik lortzen ez badute.
Hockey 7 Torneoan bi partida irabazi eta beste bi galdu ditu Pasaiako Trintxerrek
Neguko atsedenaldi luzea probestuta, II. Hockey 7 Txapelketa antolatu du aurten Trintxerrek. Etxekoez gain Donostiako taldeak (Realaren mutilen eta nesken taldeak eta Atletico SS) eta Iruña HC ere lehiatu dira.
Trintxerrek jokatutako lau partidetatik bi irabazi ditu eta beste bi galdu. Galdu, gizonezkoen Realaren aurka (1-2) eta Atletico SSren kontra (3-6) galdu zuen; irabazi, berriz, IHCrekin (6-0) eta Realeko emakumezkoen taldearekin (5-0) egin zuten. Atletico SSek eta mutilen Realak lortu dituzte puntu gehien, hiru partida irabazita eta haien artekoa berdinduta. Sartutako golengatik Atletico SS izan da torneoko talde hoberena.