Kaleratze bat gelditzeko eskatu du Ezker Anitzak
Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du b...
Hilabete baten buruan Beraunen duten etxebizitza utzi beharko dute Mari Carmen Marquezen gurasoek. Donostiako epaitegiaren oharra jaso berri dute, eta Kutxabanki kaleratzeko agindua geldiarazteko eskatu dio Ezker Anitzak. Horrez gain, gogorarazi du beharrezkoa balitz, indarra erabiliko dutela zehazten dutela dokumentu horretan.
Ezker Anitzak iragarri du datorren udalbatzarrean espresuki Mari Carmen Marquezen familiari babesa adierazi eta Kutxabanki kaleratzeko agindua geldiarazteko mozio bat aurkeztuko duela. Otsaileko udalbatzarra hilaren 28an izango da.
Ezker Anitzak Kutxabankeko ordezkarien jarrera salatu du: “Abenduaren 30ean finantza erakundeko zuzendariekin bildu ziren, eta Marquezen sendiak hainbat proposamen egin zituen irtenbide bat emateko. Erantzun bakarra etxebizita uzteko agindua izan da”.
Ezker Anitzaren arabera, 2012an Espainiako Estatuan 135.000 familia egongo dira hipoteka betearazteko prozesuen menpe. Horrez gain, 130.000 familia gehiagok ezingo dutela hipoteka ordaintzen jarraitu adierazi du, eta langabeziaren hazkundearen eraginez, beste 100.000ek ordaintzeari utziko diotela.
Elkartasun keinuak
Ezker Anitzak izan ezik, Stop Desahucios eta Kepasakonlakasa plataformek ere babesa adierazi diote Marquez sendiari. Hain zuzen, pasa den asteartean agerraldia egin zuten etxebizitzaren egoera salatu eta hutsik daudenei irtenbide bat emateko eskatuz.
Marquez sendiaren kasua, ordea, bakarra ez zela jakinarazi zuten, eta egunero familia batek etxebizitza utzi behar izaten duela hipoteka ordaindu ezinda. Hala, egun zazpi kasu dituztela esan zuten.