Jon Gaintzak eta Amets Sarasuak urrea eskuratu dute Euskadiko lehian
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Lezoko Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu zituzten pasa den asteburuan herr...
Pasa den asteburuan jokatu zituzten Lezoko Bekoerrota kiroldegian judo maratoiko lehenengo txapelketak. Zehazki, zonaldeko alebinen txapelketa, Euskadiko Kadete Mailakoa eta Gipuzkoako 23 Urtez Azpiko Txapelketa jokatu zituzten pasa den asteburuan herrian. Horietan, Allerru judo taldeko kirolariez gain, beste bi lezoarrek ere eskuratu zuten lehenengo postua Euskadiko Txapelketan. Jon Gaintzak irabazi zuen urrea 55 kilogramotik beherako kategorian, eta Amets Sarasuak 70 kilotik beherakoan. Bi kirolari horiek Hondarribiko Ama Guadalupekoa judo taldean ibiltzen dira.
Bestalde, larunbat arratsaldean jokatu zuten Kadete Mailako norgehiagoka, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarrak irabazi zuen. Horrela, Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen Cazorlak.