Ikas Jolas ekimena gaur jarriko dute abian Mendelun
Ikas Jolas programa gaur jarriko dute abian bosgarren urtez jarraian Mendeluko Eguzkiko lokalean. Haur eta gazteek eskolako lanak egiteko aukera izango dute lokalean prestatu duten gela batean. Gainera, aisiarako erabiltzeko esparrua ere prestatu dute, eta jolasteko eta kirola praktikatzeko tailerrak egingo dituzte. Hala, ostegunetan 16:45etik 19:30era irekiko dituzte Mendeluko Eguzkiko ateak bost eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteentzat. Izena eman nahi dutenek Mendeluko kulturgunean egin behar dute, ostegunetan 16:45etik 19:30era.
Ikas Jolas programa gaur jarriko dute abian bosgarren urtez jarraian Mendeluko Eguzkiko lokalean. Haur eta gazteek eskolako lanak egiteko aukera izango dute lokalean prestatu duten gela batean. Gainera, aisiarako erabiltzeko esparrua ere prestatu dute, eta jolasteko eta kirola praktikatzeko tailerrak egingo dituzte. Hala, ostegunetan 16:45etik 19:30era irekiko dituzte Mendeluko Eguzkiko ateak bost eta hamabi urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Izena eman nahi dutenek Mendeluko kulturgunean egin behar dute, ostegunetan 16:45etik 19:30era.


