Hugoenean bisitari bezala egondako idazle baten atxiloketa salatu du udalak
Pasaiako Udal Gobernuak Mizgin Arslan idazle, kazetari eta zinemagile kurduaren atxiloketa salatu du prentsa ohar bidez. Arslan Hugoenean izan zen, eraikina kanpoko idazleentzat egokitu zutenean. Astelehenean atxilotu zuten Mizgin Turkian, bete 100 per...
Pasaiako Udal Gobernuak Mizgin Arslan idazle, kazetari eta zinemagile kurduaren atxiloketa salatu du prentsa ohar bidez. Arslan Hugoenean izan zen, eraikina kanpoko idazleentzat egokitu zutenean.
Astelehenean atxilotu zuten Mizgin Turkian, bete 100 pertsona ingururekin batera, denak modu batera edo bestera herrialde kurduarekiko atxekimendua erakutsi izandakoak. Pasaiako Udal Gobernuak salatu du 2012an “1300 bat lagun atxilotu dituztela Turkian kurdu kontzientziadunak izateagatik”.