Harrobiko taldeen aldeko kanpaina abiatu du Unionek
Real Union futbol taldeak kanpaina berria abiatuko du gaurtik aurrera, harrobiko taldeen alde dirua biltzeko xedearekin. Unionen Zozketa izena du kanpainak eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, saltoki, enpresa eta pertsonen artean 50.000 txartel banatzea aurreikusi dute, horietako bakoitza bost euroko prezioan. Atzoko aurkezpenean izandakoen artean Ricardo Garcia Real Unioneko presidentea, Joseba Lopetegi kanpainaren kolaboratzailea eta Gorka Berges marketing eta prentsa arduraduna izan zireen, eta Garciak azaldu zuenez, babesle eta diru laguntzen kopurua «nabarmen jaitsi dela» kontuan hartuz, harrobia zaintzeko adina diru biltzea “beharrezkoa” ikusi dute. Izan ere, harrobiko hamar talde ditu gaur egun Unionek, eta jokalari bakoitzak “ia 1.500 euroko kostua” duela esan zuen Ricardo Garcia presidenteak: “Jokalariak jantzi behar dira, teknikariak eta fisioterapeutak kontratatu, bidaiak… eta horrek guztiak, gutxi gorabehera, 1.470 euro suposatzen du jokalariko. Gurasoek, 30 euro ordaintzen dituzte hilero, eta argi dagoenez, haiei ez diegu diru gehiagorik eskatu behar”. Krisiaren ondorioz Real Unionen agerraldian bildutako hiru arduradunek harrobiko taldeak finantzatzeko zailtasuna krisialdiaren ondorio zuzena izan dela nabarmendu zuten. “Enpresei, norbanakoei eta baita klubei eragiten dien egoera dela badakigu, baina laguntza jaso ezean, urtearen bukaeran harrobiko jokalariak behar den moduan zaintzeko aukerarik ez dugu izango”. Horiek horrela, pertsona oro zozketa txartel bat erostera gonbidatu dute. Zozketa ekainaren 16an egingo [...]
Real Union futbol taldeak kanpaina berria abiatuko du gaurtik aurrera, harrobiko taldeen alde dirua biltzeko xedearekin. Unionen Zozketa izena du kanpainak eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, saltoki, enpresa eta pertsonen artean 50.000 txartel banatzea aurreikusi dute, horietako bakoitza bost euroko prezioan.
Atzoko aurkezpenean izandakoen artean Ricardo Garcia Real Unioneko presidentea, Joseba Lopetegi kanpainaren kolaboratzailea eta Gorka Berges marketing eta prentsa arduraduna izan zireen, eta Garciak azaldu zuenez, babesle eta diru laguntzen kopurua «nabarmen jaitsi dela» kontuan hartuz, harrobia zaintzeko adina diru biltzea “beharrezkoa” ikusi dute.
Izan ere, harrobiko hamar talde ditu gaur egun Unionek, eta jokalari bakoitzak “ia 1.500 euroko kostua” duela esan zuen Ricardo Garcia presidenteak: “Jokalariak jantzi behar dira, teknikariak eta fisioterapeutak kontratatu, bidaiak… eta horrek guztiak, gutxi gorabehera, 1.470 euro suposatzen du jokalariko. Gurasoek, 30 euro ordaintzen dituzte hilero, eta argi dagoenez, haiei ez diegu diru gehiagorik eskatu behar”.
Krisiaren ondorioz
Real Unionen agerraldian bildutako hiru arduradunek harrobiko taldeak finantzatzeko zailtasuna krisialdiaren ondorio zuzena izan dela nabarmendu zuten. “Enpresei, norbanakoei eta baita klubei eragiten dien egoera dela badakigu, baina laguntza jaso ezean, urtearen bukaeran harrobiko jokalariak behar den moduan zaintzeko aukerarik ez dugu izango”.
Horiek horrela, pertsona oro zozketa txartel bat erostera gonbidatu dute. Zozketa ekainaren 16an egingo dute, eta zozkatuko diren sarien artean, Ford Focus auto bat dago; halaber, New Yorkera bidai bat eta horrekin batera 6.000 euro daude. Era berean, Brasilera bidaia eta 3.000 euro, edo Londresera bidaia eta 1.500 irabaz ditzakete parte hartzaileek.