Galtzaile suertatu da Irun RT
Iragan asteburuan Elorrion (Bizkaia) jokatutako partidan galtzaile izan zen Irun Rugby Taldea. Elorrioko taldea erritmo biziarekin atera zen berdegunera, eta azkar lortu zuen aurretik jartzea markagailuan. Hurrengo minutuetan irundarrek ez zuten amorer...
Iragan asteburuan Elorrion (Bizkaia) jokatutako partidan galtzaile izan zen Irun Rugby Taldea. Elorrioko taldea erritmo biziarekin atera zen berdegunera, eta azkar lortu zuen aurretik jartzea markagailuan. Hurrengo minutuetan irundarrek ez zuten amorerik eman eta 5-7-ko emaitzarekin ailegatu ziren atsedenaldira. Hala, bigarren zatia lehenengoan antzera hasi zen baina ez zuten talde irundarra izutzea lortu. Azkenean, 24-21-eko emaitza lortu zuen Irungo taldeak.
Larunbatean Irun RT Arratiko Zekorrak taldearen kontra ariko da, Igorren (Bizkaia).