Bihar hasiko dira Pasaiako inauteriak
Bihar goizean, inauterietako egitaraua txikienen eskutik helduko da Antxo eta San Pedrora. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte bi barrutietara. Arratsaldean, berriz, piratek abordatuko dute San Pedro. Inauterien barruan eta Itsas Gelak antolatuta, 17:30ean hasi eta bi orduz, Haur Piraten Festa egingo dute Mater ontzian. Sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzendutako festan parte hartzen dutenek, pirata mozorroa prestatzeko aukera izango dute Itsas Gelakoen laguntzarekin, eta Mater Ontziko tripulazioko kide bihurtuko dira. Askari pirata ez da faltako eta jaia amaitzeko altxorraren bila jolasean ariko dira. Parte hartzea doakoa izango da, baina lekua mugatua denez, interesdunek aldez aurretik erreserba egin beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute haur pirata festan parte hartu nahi dutenek. Mater Ontzia San Pedroko arrantza kaian izango da, motoraren ondoan. Konpartsa, poteoa eta afaria Gauean berriz, Antxon antzerkiak hartuko du lekukoa Pasaiako antzerki tailerraren eskutik. Bi antzezlan antolatu dituzte, eta emanaldiak Kultur Etxean izango dira, 22:30etik aurrera. Armadas hasta los dientes lana taularatuko dute, lehenik, Yolanda Torvisko eta Fatima Rodriguezek. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antzerki taldeko kide diren Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas [...]
Bihar goizean, inauterietako egitaraua txikienen eskutik helduko da Antxo eta San Pedrora. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte bi barrutietara.
Arratsaldean, berriz, piratek abordatuko dute San Pedro. Inauterien barruan eta Itsas Gelak antolatuta, 17:30ean hasi eta bi orduz, Haur Piraten Festa egingo dute Mater ontzian. Sei eta hamalau urte arteko haurrei zuzendutako festan parte hartzen dutenek, pirata mozorroa prestatzeko aukera izango dute Itsas Gelakoen laguntzarekin, eta Mater Ontziko tripulazioko kide bihurtuko dira. Askari pirata ez da faltako eta jaia amaitzeko altxorraren bila jolasean ariko dira.
Parte hartzea doakoa izango da, baina lekua mugatua denez, interesdunek aldez aurretik erreserba egin beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute haur pirata festan parte hartu nahi dutenek. Mater Ontzia San Pedroko arrantza kaian izango da, motoraren ondoan.
Konpartsa, poteoa eta afaria
Gauean berriz, Antxon antzerkiak hartuko du lekukoa Pasaiako antzerki tailerraren eskutik. Bi antzezlan antolatu dituzte, eta emanaldiak Kultur Etxean izango dira, 22:30etik aurrera.
Armadas hasta los dientes lana taularatuko dute, lehenik, Yolanda Torvisko eta Fatima Rodriguezek. Haien burua defendatzeko edozer egiteko prest dauden bi lagunen istorioa kontatzen du antzezlanak. Antzerki taldeko kide diren Jose Ignacio Barraguesek eta Iñaki Guerrak De armas tomar lana antzeztuko dute ondoren eta azaldu dutenez, «bizitzaren inauteria bezalakoa izango da antzezlana».
Egitarau zabala prestatu du Antxoko Gazte Asanbladak inauterien harira etzirako. Aurten aukeratu duten gaia, urpeko mundua da, eta horren harira, barrutiko gazte guztiei gaiarekin zerikusia duten jantziekin mozorretzeko deia egin diete. Herriko tabernak ere hala mozorrotu dituzte.
Gazte Asanbladaren konpartsak kaleak girotuko ditu 18:30etik aurrera eta ondoren poteoa egingo dute herrian barrena. Eguna amaitzeko afaria egingo dute 21:30ean Kultur Etxean, eta dagoeneko txartelak ez daudela salgai jakinarazi dute antolatzaileek. Afariaren ostean «sorpresa» izango dela aurreratu dute Gazte Asanbladako kideek.
Egitaraua
Bihar
- Goizean: Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek euskal inauterietako dantza eta doinuak eramango dituzte Antxo eta San Pedrora.
- 17:30-19:30: Piraten abordatzea, Mater ontzian. Itsas Gelak antolatuta, Haur Piraten Festa egingo dute. Aldez aurretik erreserba egin behar da, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta.
- 22:30: Antzerkia, Pasaiako antzerki taldearen eskutik, Antxoko kultur etxean: Armadas hasta los dientes eta De armas tomar.
Etzi
- 18:30: Antxoko Gazte Asanbladaren konpartsak barrutiko kaleak girotuko ditu. Aurtengo gaia: urpeko mundua.
- 21:30: Afaria, kultur etxean, Antxoko Gazte Asanbladaren eskutik. Dagoeneko txartelak ez daude salgai.