Literatur solasaldiak, gaur eta bihar, Xenpelar Etxean
Literatur solasaldiak egingo dituzte Xenpelar Etxean gaur eta bihar. Gaur, 19:00etatik 21:00etara, Lluis Maria Tordo idazlearen El mal francés liburuaren gainean ariko dira, Jose Luis Canchok koordinatuta. Bihar, berriz, ordu eta leku berean, Karmele ...
Literatur solasaldiak egingo dituzte Xenpelar Etxean gaur eta bihar. Gaur, 19:00etatik 21:00etara, Lluis Maria Tordo idazlearen El mal francés liburuaren gainean ariko dira, Jose Luis Canchok koordinatuta. Bihar, berriz, ordu eta leku berean, Karmele Jaio idazlearen Amaren eskuak liburuaren gaineko solasaldia egingo dute, Ane Mayozen zuzendaritzapean.

