Larunbatean Iruñerriko itzulia hasiko dute Jaizkibeleko mendizaleek
Jaizkibel Mendizale Taldea Iruñerriko Itzulia egiten hasiko da datorren larunbatean, hilaren 11n, Zabaldikatik Ardanatzerako bidea eginez. Errenteriatik joan nahi duenak 07:15ean har dezake autobusa, eta Antxon hartu nahi dutenek, 07:30ean. Txangoaren prezioa 15 eurokoa izango da. Iruñerriko Itzulia GR-220 ibilbide historikoak egiten duen bide biribila da, 114 kilometrokoa eta zailtasun handirik gabekoa. Estraineko egunerako 15,4 kilometroko jardunaldi bat prestatu dute, Zabaldikatik Ardanatzera doana. Tartean Irotz, Altzuza eta Egues herrietatik igaroko dira. Informazio gehiago eskuratzeko 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek, edo elkartearen webgunea bisitatu: www.jaizkibelmt.tk.
Jaizkibel Mendizale Taldea Iruñerriko Itzulia egiten hasiko da datorren larunbatean, hilaren 11n, Zabaldikatik Ardanatzerako bidea eginez. Errenteriatik joan nahi duenak 07:15ean har dezake autobusa, eta Antxon hartu nahi dutenek, 07:30ean. Txangoaren prezioa 15 eurokoa izango da.
Iruñerriko Itzulia GR-220 ibilbide historikoak egiten duen bide biribila da, 114 kilometrokoa eta zailtasun handirik gabekoa. Estraineko egunerako 15,4 kilometroko jardunaldi bat prestatu dute, Zabaldikatik Ardanatzera doana. Tartean Irotz, Altzuza eta Egues herrietatik igaroko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete interesdunek, edo elkartearen webgunea bisitatu: www.jaizkibelmt.tk.


