Hotzari aurre egin diote Santa Ageda bezperan
Santa Ageda egunaren bezperakoa ohitura handiko jaia da Oarsoaldean eta Bidasoan, Euskal Herriko beste eskualde askotan bezala. Hala, larunbat arratsaldean baserritar jantziak soinean jarri, makila esku artean hartu eta herrietako kaleak girotzen ibili ziren hainbat lagun kantu artean. Hotza nagusi zen eta eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ohiturari jarraiki, Santa Ageda bezpera eguna ilusioz ospatu zuten. Ezkerreko irudian, Trintxerpeko Karmengo Amako ikasleak (ostiralean bildu ziren) ikus daitezke, makila esku artean dutela koplak abesten. Eskuinekoan, berriz, Hondarribiko Santa Maria Madalena plazan, abestera animatu zen herritar talde bat. Irunen, Errenteria-Oreretan, Oiartzunen, Pasaiako barrutietan eta Lezon ere atera ziren santa eskean. Arratsaldeko elurteagatik ez ziren izutu.