Gitarra eta Bollywood, Sainduako tailerretan
Saindua gaztelekuak ekitaldiak antolatu ditu hilabete honetarako eta martxorako. Gitarra ikastaroa aurreko urteetakoen artean arrakasta gehien izan duena izan da, eta beraz, berriz ere egingo dute: astelehenetan izango da, 17:30etik aurrera. Ikastaroa...
Saindua gaztelekuak ekitaldiak antolatu ditu hilabete honetarako eta martxorako. Gitarra ikastaroa aurreko urteetakoen artean arrakasta gehien izan duena izan da, eta beraz, berriz ere egingo dute: astelehenetan izango da, 17:30etik aurrera. Ikastaroak zortzi aste iraungo du, eta bertan parte hartzeko interesa duenak gaztelekuan eman behar du izena. Gitarra ikastaroan parte hartzeko kuota 20 eurokoa da.
Bollywood tailerra
Ikastaroez gain, ostiralero tailerak eta ekintzak egingo dituzte gaztelekuan. Ekintza horiek doan dira, eta gaztelekura bertaratzen diren gazteek ondorengo tailerretan parte hartzeko aukera izango dute, aldez aurretik izena eman gabe: basamortuko perkusio tailerra; Inauterietako tailerra; Inauteri jailadia; ping-pong txapelketa; giltzatakoak egiteko tailerra; sukaldaritza tailerra eta Bollywood dantza tailerra. Saindua astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17:00etatik 21:00etara.

