Foru funtsa nola itzuli erabakitzeko bozeramaileen bilera eskatu du PSE-EEk
Joan den astean udalaren eta aldundiaren arduradunek foru funtsaren inguruan eginiko bileraren ostean, Pasaiako Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak propo...
Joan den astean udalaren eta aldundiaren arduradunek foru funtsaren inguruan eginiko bileraren ostean, Pasaiako Udaleko Bozeramaileen Batzordea deitzeko eskatu du PSE-EEk. “Oso garrantzitsua da lehen eskutik jakitea zeintzuk diren aldundiak proposatutako aukerak eta, batez ere, Pasaiako Bilduren gobernuaren aurrean hartuko duen jarrera ezagutzea”, esan dute.
Sozialistek aldundia kritikatu dute, 2009an ez bezala, 2011ko itzulketa egiteko ez duelako zatika egitea onartzen. Sozialisten esanetan Pasaiako udalaren finantza egoera “larria” da; 2009ko eta 2011ko itzulketak batuta, udala “gastu horri aurre egiteko gai ez dela izango uste du PSE-EEren udal taldeak.
Horregatik guztiagatik, bozeramaileen batzordea biltzea eskatu dute sozialistek. Gainera, bileran udal kontu hartzailea ere egotea galdegin dute, aukera ezberdinen berri eman dezan