Ezker abertzalearentzat kanpoko kaiak Gipuzkoaren etorkizuna “hipotekatzen” du
Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura ho...
Gipuzkoako ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun txostenari. Bost dira alegazioak, eta bertan, kanpo kaia “agortutako eredu baten isla” dela esateaz gain, azpiegitura horrek Gipuzkoaren etorkizuna “hipotekatzen” duela adierazi du, “diru publikoa gutxi batzuren mesedetan xahutuz”.
Pasaiako badiarentzako alternatiba egungo portua biziberritzea dela uste du ezker abertzaleak: “Kanpoko kaiaren egitasmoa lortzen ari den gauza bakarra da barne biziberritze hori oztopatzea eta atzeratzea”.
Beste eredu sozioekonomiko baten alde egin du ezker abertzaleak, “herri beharretan sustraitzen dena, enplegua sortuko duena, eta bizi kalitatea handituko duena”.