Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Elurra eta hotz handia iragarri dute datozen egunetarako, gauetik hasita

Gaur gauean elurra egin dezake Oarso Bidasoan, eta antzerako iragarpena egin dute biharko ere, mendietan zein itsas mailan. Ez omen du asko zurituko, baina elur maila kostalderaino jaitsiko da. Tenperaturak zero azpitik kokatuko dira eta gauero izoztu dezake, baita bihar egunez ere. Larunbata arte ez dute termometroek goranzko joera hartuko. Ostegun goizean elur malutak botatzen hasi zenetik, denboraleak buruhauste bat baino gehiago eragin ditu han eta hemen. Hala, Oarsoaldean batez ere, larunbat eguerdian hasi zen elurteak errepideak kolapsatu egin zituen Trintxerpe eta Oiartzun bitartean. Antxon, N-1 errepidea itxita egon zen hainbat orduz, eta barrutiaren saihesbide berria ez zuten zabaldu elurra kentzeko makinak agertu ziren arte. Errenteria-Orereta ere ederki zuritu zen, eta goialdeko auzoetako maldetan —Beraunen batez ere— arazoak izan zituzten herritarrek. Oiartzunen eta Lezon ere ederki asko zuritu zituen bazterrak elurrak. Larunbat goizean elur dezente bota zuen ere Hondarribian, eta eguerdirako hiriko auzo guztiak zurituta zeuden, baita hondartza ere. Horregatik, ezin izan zuten abiatu Euskal Herriko Arrantza Txapelketa. Musika Eskolako ikasleek ere ezin izan zuten santa eskean atera. Irunen ere elurra egin zuen, baina ez zuen arazo gehiegirik sortu. Iragarpenak betetzen ari zirela ikusita, aldez aurretik bertan behera utzi zituzten, esaterako, asteburuko eskola kirol ekitaldi guztiak. Gainera, izotzak afizionatuen kirol gehienetako [...]

admin
Bidasoa
2012/02/07
Elurra Oiartzunen

Oiartzuarrek mendiko botak jantzi behar izan zituzten. Irudian, Iturriotz auzoa, zurituta

Gaur gauean elurra egin dezake Oarso Bidasoan, eta antzerako iragarpena egin dute biharko ere, mendietan zein itsas mailan. Ez omen du asko zurituko, baina elur maila kostalderaino jaitsiko da. Tenperaturak zero azpitik kokatuko dira eta gauero izoztu dezake, baita bihar egunez ere. Larunbata arte ez dute termometroek goranzko joera hartuko.

Ostegun goizean elur malutak botatzen hasi zenetik, denboraleak buruhauste bat baino gehiago eragin ditu han eta hemen. Hala, Oarsoaldean batez ere, larunbat eguerdian hasi zen elurteak errepideak kolapsatu egin zituen Trintxerpe eta Oiartzun bitartean. Antxon, N-1 errepidea itxita egon zen hainbat orduz, eta barrutiaren saihesbide berria ez zuten zabaldu elurra kentzeko makinak agertu ziren arte. Errenteria-Orereta ere ederki zuritu zen, eta goialdeko auzoetako maldetan —Beraunen batez ere— arazoak izan zituzten herritarrek. Oiartzunen eta Lezon ere ederki asko zuritu zituen bazterrak elurrak.

Larunbat goizean elur dezente bota zuen ere Hondarribian, eta eguerdirako hiriko auzo guztiak zurituta zeuden, baita hondartza ere. Horregatik, ezin izan zuten abiatu Euskal Herriko Arrantza Txapelketa. Musika Eskolako ikasleek ere ezin izan zuten santa eskean atera. Irunen ere elurra egin zuen, baina ez zuen arazo gehiegirik sortu.

Iragarpenak betetzen ari zirela ikusita, aldez aurretik bertan behera utzi zituzten, esaterako, asteburuko eskola kirol ekitaldi guztiak. Gainera, izotzak afizionatuen kirol gehienetako agendak moldatuarazi zituen, kalekoak nabarmen, baina ez horiek bakarrik. Hala, larunbat arratsaldean Errenterian egitekoa zen Gipuzkoako Boxeo Txapelketa atzeratu behar izan zuten; dena ondo, martxoaren 17an egingo dute. Antolatzaileek esan dutenez, larunbateko txartelek balioko dute data berrirako.

Eskubaloian, Lurraldeko Lehen Mailako partida bat bertan behera geratu zen, Irungo Gaztiak taldearena hain zuzen. Larunbat eguerdian botatako elurrak errepideak zuritu zituen eta Ordizia taldeak ezin izan zuen Irunera iritsi.

Elurra eta hotza, izotza
Elurrak eta izotzak kanpoan egiten diren kirol jardueretan eragin zuen batez ere. Futbolean, Erregionaleko partida asko ez zituzten jokatu, haien artean Ohorezko Mailako Oarso Bidasoko lau talderenak. Hondarribiak, Pasaiak, Trintxerpek eta Oiartzunek ez zuten jokatu.

Preferente Mailan hiru izan ziren, lehen multzoan, bertan behera geratu ziren norgehiagokak, horien artean Touringek Fanderian eta Sanpedrotarrak Andonaegin jokatu behar zituztenak. Bi talde irundarrek jokatu ahal izan zuten, Dunboa Eguzkik Martutenen, eta Mariñok Usurbilen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.