Elkarretaratzea egingo dute Herri Eskolako langileek gaur arratsaldean
Herri Eskolako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin nahi dituen murrizketen kontra. Elkarretaratzea 16:15ean hasiko da, Euskal Herria plazan, eta ordu erdi iraungo du. Etzi, berriz, lau ordu...
Herri Eskolako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egin nahi dituen murrizketen kontra. Elkarretaratzea 16:15ean hasiko da, Euskal Herria plazan, eta ordu erdi iraungo du.
Etzi, berriz, lau orduko lanuztea egingo dute ikastetxeko langileek, arrazoi berberagatik. 11:00etatik aurrera ez dute eskolarik emango (arratsaldean ezta ere). Garraio zerbitzua, beraz, ordu horretatik aurrera izango da, ohiko ordutegian izan beharrean. Murrizketak salatzeko ekimena lehengo ostegunean hasi zuten. Orduan ere elkarretaratzea egin zuten. Oarso Bidasoko Hitza-ko ostiraleko zenbakian elkarretaratzearen argazkia gaizki publikatu genuen. Kaltetuei doakiela barkamena.

