Bixi-Bixik bertso eskola sortu du, gaztetxoentzat
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak gaztetxoentzako bertso eskola osatzea lortu du. Ostiralero elkartuko dira, 17:00etan; elkartetik esan dutenez dagoeneko sei neska-mutilek eman dute izena bertso eskoletan. Irakaslea Arkaitz Oiartzabal Xamoa da, eta Bixi-Bixik...
Bixi-Bixi Kultur Elkarteak gaztetxoentzako bertso eskola osatzea lortu du. Ostiralero elkartuko dira, 17:00etan; elkartetik esan dutenez dagoeneko sei neska-mutilek eman dute izena bertso eskoletan. Irakaslea Arkaitz Oiartzabal Xamoa da, eta Bixi-Bixikoen arabera, eskarmentu handiko maisua izateaz gain, “koxkorrenekin oso ondo moldatzen daki”. Izena emateko interesa dutenek Bixi-Bixira dei dezakete (943 52 58 93), ostegunetan, 19:00etatik aurrera.

