Sabecoko langileek lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari
Murias Center 4 eta Eroskiren arteko akordioaren aurrean, Sabeco supermerkatuko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari, udalbatzarrak 2009an eta 2010ean onartutako akordioei jarraituz. Hitzarmen horretan, supermerkatua al...
Murias Center 4 eta Eroskiren arteko akordioaren aurrean, Sabeco supermerkatuko langile izan zirenek euren lanpostua ziurtatzeko eskatu diote udalari, udalbatzarrak 2009an eta 2010ean onartutako akordioei jarraituz.
Hitzarmen horretan, supermerkatua alokairuan hartzen zuen enpresa berriak Sabecoko langile ohiak subrogatzeko eskatzen zuen udalak, baita Gipuzkoako Industria eta Elikadurako Merkataritzaren hitzarmena ezartzea ere. Udalak akordio horiek berretsi zituen erabakiaren berri izan ostean.
ELAk, berriz, Eroskik aurretik egindako proposamenen aurrean “langile ohiek ekonomikoki onartu ezin duten kooperatibizatzea ez dela irtenbidea” adierazi du.

