Bertan behera geratu dira Erregionaleko hiru talde pasaitarren partidak
Joan den ostegunetik eskualdea zuritu duen denboraleagatik, eskola kiroleko jardunaldiarekin gertatu bezala, bertan behera geratu dira Erregional mailetako hainbat partida. Ohorezko Mailan Pasaiako bi taldeen norgehiagokak atzeratu zituzten, bai Trintxerpek etxean Beti Gazteren aurka zuena, baita Pasaiak Aloña Mendiren kontra jokatu beharrekoa ere. Bederatzi partidetatik hiru besterik ez zituzten jokatu. Anaitasuna liderrak ez zuen arazorik izan Aurrera gainditzeko (3-0), eta Beriok Roteta mendean hartu (4-1) eta Tolosaren atsedenaldia profitatu zuen bigarren postuan jartzeko. Hirugarren partidan, irundarren arteko derbia Real Union Brentzat izan zen; zuribeltzek gol bakarrez gainditu zuten Behobia (1-0), eta Pasaiaren atzean jarri dira, puntu bakarrera. Jokatu ez arren, jardunaldi ona izan da Trintxerperentzat, jokatutako hiru partidetan galtzaile atera diren taldeak sailkapenean trintxerpetarren atzetik zeudelako, eta horrela jarraituko dutelako. Preferentean antzera Erregional Preferente Mailan hiru partida atzeratu zituzten, haien artean Andonaegin jokatzekoa zen Sanpedrotarra eta Santo Tomas Lizeoaren artekoa. Bertan behera geratutako partidek eragin zuzena izan dute sailkapeneko lehen postuetan, izan ere, Touring liderrak jokatu ez eta Ostadarrek Lengokoaken kontra huts egin ez zuenez (4-0), Ostadar da lider berria, 43 punturekin —Touringek 41 dauzka—. Horrenbestez, Sanpedrotarrak bi talde ditu hiru puntura aurretik, Lezoko Allerru eta Ostadarrekin galdu zuen Lengokoak. Atzeratutako partida irabazi eta Allerruk berea galduko balu, San Pedrokoek [...]
Joan den ostegunetik eskualdea zuritu duen denboraleagatik, eskola kiroleko jardunaldiarekin gertatu bezala, bertan behera geratu dira Erregional mailetako hainbat partida. Ohorezko Mailan Pasaiako bi taldeen norgehiagokak atzeratu zituzten, bai Trintxerpek etxean Beti Gazteren aurka zuena, baita Pasaiak Aloña Mendiren kontra jokatu beharrekoa ere.
Bederatzi partidetatik hiru besterik ez zituzten jokatu. Anaitasuna liderrak ez zuen arazorik izan Aurrera gainditzeko (3-0), eta Beriok Roteta mendean hartu (4-1) eta Tolosaren atsedenaldia profitatu zuen bigarren postuan jartzeko. Hirugarren partidan, irundarren arteko derbia Real Union Brentzat izan zen; zuribeltzek gol bakarrez gainditu zuten Behobia (1-0), eta Pasaiaren atzean jarri dira, puntu bakarrera.
Jokatu ez arren, jardunaldi ona izan da Trintxerperentzat, jokatutako hiru partidetan galtzaile atera diren taldeak sailkapenean trintxerpetarren atzetik zeudelako, eta horrela jarraituko dutelako.
Preferentean antzera
Erregional Preferente Mailan hiru partida atzeratu zituzten, haien artean Andonaegin jokatzekoa zen Sanpedrotarra eta Santo Tomas Lizeoaren artekoa. Bertan behera geratutako partidek eragin zuzena izan dute sailkapeneko lehen postuetan, izan ere, Touring liderrak jokatu ez eta Ostadarrek Lengokoaken kontra huts egin ez zuenez (4-0), Ostadar da lider berria, 43 punturekin —Touringek 41 dauzka—.
Horrenbestez, Sanpedrotarrak bi talde ditu hiru puntura aurretik, Lezoko Allerru eta Ostadarrekin galdu zuen Lengokoak. Atzeratutako partida irabazi eta Allerruk berea galduko balu, San Pedrokoek bi talde horiekin berdinduko lukete, 19 punturekin, hamabigarren postuan.
Sailkapeneko azkenak, Kostkas Miren Bihotzak, jardunaldiko ezustekoetako bat eman zuen, Astigarragako Mundarroren gainetik pasatuz (6-2). Dunboa Eguzkirekin berdindu dute, 11 punturekin, San Pedrok dituenak baino bost gutxiago.

