Bertan behera geratu da Gipuzkoako boxeo txapelketa
Elurra gainditu ezineko oztopoa izan zen Gipuzkoako boxeo txapelketarentzat, eta bertan behera geratu zen larunbatean Beraungo frontoian egitekoak ziren boxeo gaua. Horrenbestez, martxoaren 17ra (larunbata) atzeratu dute txapelketa. Antolatzaileek ez d...
Elurra gainditu ezineko oztopoa izan zen Gipuzkoako boxeo txapelketarentzat, eta bertan behera geratu zen larunbatean Beraungo frontoian egitekoak ziren boxeo gaua. Horrenbestez, martxoaren 17ra (larunbata) atzeratu dute txapelketa. Antolatzaileek ez dute zehaztu ordua. Hala ere, txartelak erosi dituztenek gorde ditzatela eskatu dute, txapelketa horretara sartzeko balioko baitute.