Berdinketa ez da nahikoa Olaberen mutilentzat
Real Unionek Arandinaren kontra jokatu zuen herenegun, Stadium Galen. 32. minutuan lortu zuen Irungo taldeak lehen gola, baina partida irabazten hasi arren, berdinketa izan zen azken emaitza. Real Unionek honako hamaikakoarekin hasi zuen partida: Oterm...
Real Unionek Arandinaren kontra jokatu zuen herenegun, Stadium Galen. 32. minutuan lortu zuen Irungo taldeak lehen gola, baina partida irabazten hasi arren, berdinketa izan zen azken emaitza.
Real Unionek honako hamaikakoarekin hasi zuen partida: Otermin, Gabarain, Ekhi, Santos, Yuri, Tomo, Beobide, Angulo, Alegre eta Galan. Gerora, Sellares, Barranco eta Chuchi zelairatu zituen Roberto Olabe entrenatzaileak.
Hasieratik 27 minutura txartel horia jaso zuen Jorge Galanek, eta hortik bost minutura gola sartzea lortu zuen Iker Alegrek.
Hala ere, 70. minutuan lortu zuten Arandinakoek berdinketa eta hori izan zen partidaren amaiera.

