Antton Aranburuk ezin izan du trinkete finala irabazi
Hernani nabarmen nagusitu zitzaion EPLEri trinketeko eskuz banakako finalean, eta Antton Aranburu bigarren postuarekin konformatu behar izan zen, Irungo Artaleku pilotalekuan. Azkenean, 40-21 geratu zen markagailua. EPLEk jakinarazi duenez, Hernaniko p...
Hernani nabarmen nagusitu zitzaion EPLEri trinketeko eskuz banakako finalean, eta Antton Aranburu bigarren postuarekin konformatu behar izan zen, Irungo Artaleku pilotalekuan. Azkenean, 40-21 geratu zen markagailua. EPLEk jakinarazi duenez, Hernaniko pilotaria aditua da modalitate horretan, eta partida osatua egin zuen, “ez zion aukerarik utzi pilotari errenteriarrari”.
Hala ere, azpitxapeldun izateagatik datorren urtean lehen mailan postu bat izatea ziurtatu du EPLEk.

