Sorginkeria nagusi Astralamustrikako zazpigarren liburuan
Sorginkeria izango da nagusi Astralamustrika bildumaren zazpigarren liburuan. Xabier Susperregik idatzi du Sorginen liburua, eta euskal tradizioa jaso du alegia, ipuin eta kontakizunen bitartez. Ilustrazioak, beste behin ere, Andoni Odriozola oiartzuarrak egin ditu. Oiartzungo Udalak argitaratu du liburua, eta jakinarazi duenez, Astralamusika bildumako azkenekoa izango da Sorginen Liburua. Hiru atal Susperregik hiru ataletan banatu du liburua. Alegiek, zaharren testigantzek eta ipuin klasikoek XVII. mendeko Euskal Herrian sorginkeria nolakoa zen jakiteko balio du. Orduan egin zituzten “sorgin-ehizak” gogorarazten ditu liburuak, baita kondenatu zituzten hamarnaka gizon-emakumeak ere. Liburuak luxuzko kolaboratzailea izan du: Koro Irazoki zugarramurditarra. Hitzaurrea egin du Irazokik. Gaian aditua da, berak idatzi baitzuen Las brujas de Zugarramurdi liburua. Liburu hori idatzteaz gain, sorginkeriarien gaineko beste hainbat ikerketa ere egin ditu. Ikastetxeetan banatuko dute Liburua Elizalde Herri Eskolan zein Haurtzaro Ikastolan banatuko dute, baita Petra Lekuona zaharren egoitzan ere. Astralamustrikaren bitartez euskal kultura zabaldu nahi izan du udalak. 2005ean hasi zuten egitasmoa, Betiko jolasak liburuarekin. Urtean behin argitaratu dute liburu bat. Honakoak dira: Oiartzun Haraneko kondaiak, Gure atsotitzak, Behin batean… alegia, Etxetxikiko On Manuel Lekuona eta Igarkizunen mundua, Sorginen Liburua-z gain.
Sorginkeria izango da nagusi Astralamustrika bildumaren zazpigarren liburuan. Xabier Susperregik idatzi du Sorginen liburua, eta euskal tradizioa jaso du alegia, ipuin eta kontakizunen bitartez. Ilustrazioak, beste behin ere, Andoni Odriozola oiartzuarrak egin ditu.
Oiartzungo Udalak argitaratu du liburua, eta jakinarazi duenez, Astralamusika bildumako azkenekoa izango da Sorginen Liburua.
Hiru atal
Susperregik hiru ataletan banatu du liburua. Alegiek, zaharren testigantzek eta ipuin klasikoek XVII. mendeko Euskal Herrian sorginkeria nolakoa zen jakiteko balio du. Orduan egin zituzten “sorgin-ehizak” gogorarazten ditu liburuak, baita kondenatu zituzten hamarnaka gizon-emakumeak ere.
Liburuak luxuzko kolaboratzailea izan du: Koro Irazoki zugarramurditarra. Hitzaurrea egin du Irazokik. Gaian aditua da, berak idatzi baitzuen Las brujas de Zugarramurdi liburua. Liburu hori idatzteaz gain, sorginkeriarien gaineko beste hainbat ikerketa ere egin ditu.
Ikastetxeetan banatuko dute
Liburua Elizalde Herri Eskolan zein Haurtzaro Ikastolan banatuko dute, baita Petra Lekuona zaharren egoitzan ere.
Astralamustrikaren bitartez euskal kultura zabaldu nahi izan du udalak. 2005ean hasi zuten egitasmoa, Betiko jolasak liburuarekin. Urtean behin argitaratu dute liburu bat. Honakoak dira: Oiartzun Haraneko kondaiak, Gure atsotitzak, Behin batean… alegia, Etxetxikiko On Manuel Lekuona eta Igarkizunen mundua, Sorginen Liburua-z gain.

