Presoen aldeko ekimenak egingo dituzte asteburuan
Euskal presoak eta iheslariak gogoan, bihar, ostiralarekin, hiru zutabeko martxa egingo dute Irunen, 19:30etik hasita. Mendelu, Elitxu eta Moskutik abiatuko dira zutabeak. Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Sarjia parkean, 12:30ean; arratsaldean p...
Euskal presoak eta iheslariak gogoan, bihar, ostiralarekin, hiru zutabeko martxa egingo dute Irunen, 19:30etik hasita. Mendelu, Elitxu eta Moskutik abiatuko dira zutabeak. Larunbatean elkarretaratzea egingo dute Sarjia parkean, 12:30ean; arratsaldean presoen senideen etxeetara abestera joango dira, bostetan; ordubete lehenago txokolatada egingo dute Hazian. 20:00etan San Juan plazan elkarretaratzea egingo dute.

