Hilaren 27an egingo dute Gabonetako bertso saioa Niessenen
Gabonetako bertso saioak ez du hutsik egingo, eta hurrengo asteartean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Eskualdeko hiru bertsolari eta eskualdekoak ez diren beste hiru igoko dira oholtzara: Haritz Casabal antxotarra eta Jon Martin et...
Gabonetako bertso saioak ez du hutsik egingo, eta hurrengo asteartean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Eskualdeko hiru bertsolari eta eskualdekoak ez diren beste hiru igoko dira oholtzara: Haritz Casabal antxotarra eta Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak dira Oarsoaldekoak. Bi gai jartzaile izango dira: Kepa Isasi eta Mikel Lersundi.
Aurretik, XXIII. Zapirain Anaiak Bertsopaper Sariak banatuko baitituzte. Ondoren, berriz, Jose Luis Zabala bertso eskolaren sortzaileetakoa eta aurten hildakoa omenduko dute.
Ekitaldirako sarrerek hiru euro balio dute, eta 16 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar.

