Dagoeneko izena eman daiteke San Silbestre lasterketan
Urteko azken eguna korrika egiten bukatu nahi duenak, EATk antolatzen duen San Silbestre lasterketan izena eman dezake dagoeneko. Junior, Senior eta Beterano mailetako korrikalariek 7,250 kilometro egin beharko dituzte (hiru buelta), eta San Silbestre ...
Urteko azken eguna korrika egiten bukatu nahi duenak, EATk antolatzen duen San Silbestre lasterketan izena eman dezake dagoeneko. Junior, Senior eta Beterano mailetako korrikalariek 7,250 kilometro egin beharko dituzte (hiru buelta), eta San Silbestre txikian parte hartzen dutenek, 1.000 metro.
Izena lasterketa eguna baino lehen eman beharda, eta helduek 10 euro ordaindu behar dituzte. Informazio zehatza EATen webgunean topa daiteke.

